
Ponentzia honetan, teknologia kuantikoen testuinguru disruptiboa deskribatuko da, BasQ nazioarteko hub baten ikuspegitik, zeina ikerketaren esparruan oso aberatsa den ekosistema kuantikoa egituratzeko estrategia baita, eta talentuaren prestakuntza, lurraldean teknologia kuantikoak garatu eta hartzen dituztenengan eragin berritzailea sortu nahi duena. Teknologia kuantikoen errealitatea hainbat eremutan kokatuko da, hala nola konputazio kuantikoan, komunikazio kuantikoetan edo sentsorika kuantikoan, eta industria-inpaktu eta inpaktu sozial posibleak adieraziko dira produkzio-prozesuen eta zibersegurtasunaren optimizazioan, osasun- eta energia-erronketan, finantza-arriskuen analisian edo material eta botika berrien diseinuan. Kohesionatutako estrategia baten egituraketa balioan jarriko da, ekosistema kuantiko batean arrakasta duen elementu bereizgarri gisa.