
Indukzio bidezko tenplaketa prozesu industrial bat da, altzairuzko osagaien propietate mekanikoak hobetzeko erabiltzen dena, gogortasuna eta erresistentzia ematen dituen martenzitazko mikroegitura bat lortuz. Tenplaketaren ondoren, osagai gehienek bigarren tratamendu termiko bat behar dute, iraoketa izenekoa. Tratamendu horren helburu nagusia materialaren zailtasuna areagotzea da.
Lan honetan, aldi bereko indukzio bidezko tenplaketa- eta iraoketa-prozesu aurreratu bat proposatzen da, sektore eolikorako engranaje biderkatzaile bati aplikatuta. Elementu finituen bidezko zenbakizko simulazioan oinarritutako metodologia arin eta eraginkorra erabili du prozesuaren aldagaiak definitzeko eta optimizatzeko, berez konplexua dena izaera multifisikoagatik. Bi tratamendu horiek aldi berean egiteak nabarmen handitzen ditu engranajeen produktibitatea, eraginkortasuna eta azken kalitatea, eta, gainera, indukzioari datxezkion bentajeak aprobetxatzen ditu, hala nola azkartasuna eta efizientzia energetikoa.