
Automatizazioa, oro har, eta robot bidezko aplikazioak bereziki, gero eta gehiago eskatzen ditu industriak. Teknologiaren aurrerapenaren eta produktibitate-eskaera handien ondorioz, aplikazio horiek gero eta konplexuagoak dira. Bestalde, segurtasunaren arloko betekizunak gero eta zorrotzagoak dira. Hori dela eta, gaur egun inoiz baino beharrezkoagoa da oso argi izatea nola integratu robot bat makina batean modu seguruan.
Ponentzia honetan roboten aplikazioetan funtsezkoak diren kontzeptu batzuk argituko dira, ISO 10218-1 eta ISO 10218-2 arauen azken bertsioaren aldaketa nagusietako batzuk ikusiko dira, eta adibide praktikoetan oinarrituta babes-neurri garrantzitsuenetako batzuk aurkeztuko dira.