Itsas sektorerako errodamenduen remetalizazioa DED-Lw teknologiaren bidez
Mª del Carmen Díaz de Baldasano / Cádizko Arsenaleko Mantentze Burutzako Atal Teknikoko burua
Kojineteak funtsezko osagaiak dira itsas makineriarekin lan egiten dugunean, eta, aldi berean, etengabeko erronka dira diseinatzaileentzat, «beharrezko gaitzat» jotzen baitituzte, etengabeko higadura eta horrek dakarren energia-kontsumoa direla eta. Elementu horietan erregistratzen diren akatsak kabitazio bidezko higadurarekin, lubrifikazio akastunarekin edo fabrikazioan eta ondorengo muntaketan izandako akatsekin lotuta egon ohi dira.