
Cyber Resilience Act (CRA), produktuaren zibersegurtasuneko erregelamendua, Europan konektibitatea duen produktua merkaturatzeko nahitaez bete beharko dena, inplikatu egiten da segurtasuna bermatzen diseinutik, kalteberatasunen etengabeko kudeaketatik eta fabrikatzaile gisa bildu beharreko nahitaezko dokumentazio teknikotik. ZIURek CRAren egungo garapen-egoera eta araudiaren betekizun garrantzitsuenak azalduko ditu, eta gomendio praktikoak emango ditu industria-enpresak hura betetzeko prestatzen has daitezen, tartean direla ukitutako produktuak identifikatzea, beste estandar batzuekin lerrokatzea (adibidez, IEC 62443) eta zibersegurtasun-prozesuak hobetzea.