
Javier Arenas industria-ingeniaria da UPV/EHUko unibertsitatean, eta Kontrol Ingeniaritza, Automatizazioa eta Robotikako masterra ere egin zuen. Ikerlanen hasi zuen bere ibilbide profesionala, potentziako automatika eta elektronika arloan. 2011n, Fagor Aotek-en hasi zen lanean, ikertzaile gisa, automatikaren arloan. Bertan, I+G proiektu ugaritan parte hartu du eta hainbat artikulu argitaratu ditu. Gaur egun Fagor Aotekeko zuzendari nagusia da. Esperientzia du proiektuak zuzentzen eta dinamizatzen, eta ezagutza sakona du Fagor Automationen CNCn eragina duten teknologietan.