Javier Aizpurua
BASQUE QUANTUM-eko Zuzendaria
Javier Aizpurua Basque Quantum-eko (BasQ) zuzendaria da, Donostia International Physics Center-eko (DIPC) Ikerbasque ikerketa-irakaslea eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikertzaile ospetsua. Materialen Fisikako doktoretza-ikasketak amaitu ondoren, doktoratu ondoko ikerketa-egonaldiak egin zituen Suedian eta Estatu Batuetan. 2004an atzerritik itzultzean, ikerketa-talde bat osatu zuen Donostia International Physics Centerren eta Materialen Fisikako Donostiako Zentroan. Bertan, nanofotonikaren teorian garatu du bere ikerketa-jarduera, argiaren eta materiaren arteko elkarrekintzaren alderdi kuantikoetan zentratuz. Arlo horretan, bere ikerketa-taldeak nazioarteko erreferentzia bihurtzea lortu du.