
Abokatu espezializatuek emandako ponentzia honetan, makinen aldaketetatik eratorritako segurtasun-arloko lege-erantzukizun motak jorratuko dira. Enpresaburuek, erdi-mailako kargudunek, fabrikatzaileek eta langileek izan ditzaketen betebeharrak eta legezko inplikazioak aztertuko dira, azken aldiko jurisprudentzian eta makina-erremintaren sektoreko kasu praktikoetan oinarrituta, benetako egoeretan erantzukizunak nola zehazten diren argitzeko.