Julian Ramirez de Okariz
FAGOR ARRASATE
Julian Ramirez de Okariz Berrikuntza Proiektuen Kudeatzailea da Konikerren, Fagor Arrasateko I+G Zentroan. Mondragon Unibertsitateko Ingeniari Mekaniko eta Industriala. 12 urte baino gehiagoko esperientzia du makina-erremintaren arloan. Txapa konformatzeko industria-makinen osagaiak diseinatzen eta optimizatzen hasi zen, eta, ondoren, sektoreari aplikatutako produkzio-prozesuak hobetzeko eta mantentze aurreratua egiteko soluzio digital adimendunak garatzen espezializatu zen. Esparru horretan, Europa, estatu eta eskualde mailako hainbat berrikuntza-proiektutan parte hartu du. Kongresu honetan esperientzia praktiko bat aurkeztuko du, arlo honetan aplikazio industriala duena.