Patricia Tamés
AFM CLUSTER-eko Zuzendariordea
AFM CLUSTER-eko Zuzendariordea
Ingeniari industriala Nafarroako Unibertsitatean eta Glasgowko Unibertsitatean.
Makina-erremintaren sektoreari lotuta dago duela 30 urte baino gehiagotik, eta oso ondo ezagutzen du sektore hori, bai estatuan, bai nazioartean.
Gaur egun, AFM – Advanced Manufacturing Technologies enpresako Zuzendaritza Nagusiaren eta haren Fundazio Teknikoaren (INVEMA) zuzendari laguntzailea da, eta fabrikazio-teknologien inguruan enpresen ekosistemarako jarduerak eta zerbitzu teknologikoak garatzeaz arduratzen da.
SMART Eureka Europako Elkarteko zuzendaria. Fabrikazio-teknologien inguruan I+G+b sustatzen du nazioarteko lankidetzan Eureka eremuan.
MANU-KET Fabrikazio Aurreratuko Espainiako Plataforma Teknologikoko zuzendarikidea.
Industria-ehunean aditua da, fabrikazio-teknologien inguruan, eta, bereziki, lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten alderdietan: lankidetzan, industriaren berrikuntza teknologikoan eta ez-teknologikoan, eta enpresen kudeaketa industrialean, digitalean eta iraunkorrean.
Nazioko, tokiko, Europako eta nazioarteko hainbat forotan parte hartzen du.