Bilakaera teknologiko azkarreko testuinguru batean, non digitalizazioak eta automatizazioak aurrera egiten duten industria-sektorean, arrisku zibernetikoak modu esponentzialean hazten dira, sistema kritikoen segurtasuna jokoan jarriz.
Horregatik, CAI (Cybersecurity Artificial Intelligence), Alias Robotics-ek garatutako soluzioa, adimen artifizialaren bidez zibersegurtasuna demokratizatzeko aktore berri gisa agertzen da. CAIk automatizazioa, analitika aurreratua eta etengabeko ikaskuntza konbinatzen ditu, industria-mailako defentsa zibernetikoko gaitasunak mota guztietako erakundeei hurbiltzeko. Haren printzipioak, erabilera-kasuak eta teknologia horrek zibersegurtasuna ulertzeko, kudeatzeko eta partekatzeko modua nola eraldatu nahi duen aztertuko da.