Aitor Álvarez
Project manager, ikerlari seniorra eta doktorea VICOMTECH-en
Aitor Álvarez ingeniari-doktorea ikertzaile seniorra da, eta Vicomtecheko hizketaren prozesamendu-lerroaren arduraduna. Hizketaren eta hizkuntzaren teknologiekin lotutako jarduerak eta proiektuak zuzentzen ditu. 60 argitalpen zientifiko baino gehiagoren egilea da, eta tokiko, estatuko eta nazioarteko I+G proiektu ugari koordinatu eta horietan parte hartu du. Doktoretza-prozesuak eta master-amaierako lanak zuzendu eta gainbegiratzen ditu, eta tesi-epaimahaietan parte hartzen du.