Daniel Paredes
Zibersegurtasun Ikertzaile VICOMTECH-en
Industria Teknologietako Ingeniaritzan Graduatua, Automatikako espezialitatearekin, Sevillako Unibertsitatean (2013 – 2017), eta Industria Ingeniaritzako masterra unibertsitate berean (2017 – 2021). Zuntz optikoaren alorreko diseinu-ingeniaritzan eta SAP aholkularitzan du esperientzia profesionala. 2022tik Vicomtecheko Segurtasun Digitaleko Sailean garatzen du bere ikerketa-lana, eta bertan identitate digitalarekin lotutako proiektuen buru da. Testuinguru horretan, identitate autosoberanoan (SSI) oinarritutako identitateak kudeatzeko eskemak aplikatzen ditu, Europako araudi eta erregulazio berrienekin bat etorriz (eIDAS 2, EUDI Wallet, GDPR).