Unai Segurajauregi
Ikertzailea IKERLAN-en
Industria Ingeniaria eta Ingeniari Doktorea Mondragon Unibertsitatean. 2008az geroztik, IKERLAN S.Coop. enpresan egiten du lan, eta Mekatronika saileko ikertzailea da. Material konposatuen modelizazioan eta metalen hausturaren mekanikan hasi zuen bere ibilbidea. Gaur egun, fabrikazio-prozesuen simulazioan zentratzen du bere lana, bereziki indukzio bidezko tratamendu termikoetan eta arku eta laser bidezko soldaduran, industriarako soluzio aurreratuak garatzen lagunduz.