Artikulu honetan errendimendu handiko laser bidez ebakitzeko makina baten diseinua aurkezten da, abiadura eta azelerazio aldetik muturreko baldintzetan lan egiteko gai dena. Makinaren berezitasun nagusia errail lineal gurutzatuen eta CroXY arkupeen bidezko arkitektura da. Horien bidez, XY ardatzen lau motor linealak makinaren egitura finkoan muntatzen dira, eragingailuek mugitu beharreko masa minimizatuz. Proposamen berritzaile horrek 6 G-rainoko azelerazioak ahalbidetzen ditu 2.2 x 1,5 m-ko lan-eremu baten barruan. Diseinu mekaniko osoa eta, bereziki, konposite-zuntzezko habeak optimizatzeko, simulazioa elementu finituekin (EF) eta kontrol-begizten portaerarekin konbinatzen duen eredu mekatroniko bat erabili da. Azkenik, saiakuntza esperimentalaren bidez frogatu da ebaketa-puntuaren errore-profila 0,1 mm-tik beherakoa izanik, makina gai dela 6G-ko azelerazio-mailara iristeko.