Harry Otalora-Ortega
Ikertzailea eta Irakasle profesionala MONDRAGON UNIBERTSITATEAN - GOI ESKOLA POLITEKNIKOAN
Harry Otálora Ortega gainazal konplexuen mekanizazio gaietako ikertzailea da. 2021ean osatu zituen doktore-ikasketak Mondragon Unibertsitatean, Torneo-Fresaketa prozesuaren modelizazio gaietan. Azterlan horren ondorioz, eragin handiko 2 argitalpen egin zituen Q1 aldizkarietan, gaiari lotutako ereduekin. Alemaniako makina-erremintako enpresa batean lan egin zuen, Eskaintza Teknikoko taldea indartuz. Gaur egun, fresaketari, mekanizazio-prozesuen diseinuari, fresaketa robotikoari eta doitasun handiko fresaketari buruzko gaiak ikertzen ditu.